XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bi familien pozaJOSEPA an sartu zan sukaldean, eta onela esan zion amari, bakarrik zegoan da:
- Gabon.
- Bai zuri ere. Berandu zatoz -ezer ez baleki bezela.
Josepak parrez jarri ta esan zion: -Mutillarekin etorri naiz. Ara zeiñekin: Goikoetxeko Joserekin.
- Antxe bazegon, ba, txulo polita, gurasoak ain onak dituan seme bakarra: Jose.
- Ezer esan al din ezkontzeko konturik?
- Bai; berarekin bizi nai al dedan.
- Zer esan dion?
- Zuei esan bear dizutela lenengo. Ez dedala uste galeraziko nazutenik. Nere partetik baietz.
- Galerazi Joserekin ezkontzea, orixe besterik ez giñunan nai ta?
- Makiña bat aldiz begiratu zionat nik mutil orri.
-Bai nik ere; begiratzen nion.
- Baiñan etzidan ezer esaten; da, gaiñera, ez gera zarrak: arek ogei ta lau urte ditu, eta nik badakizu ogei ta bi ditudala.
-Bai, neska, bai. Sasoi ederrean zaudete biok ere.
Jose, berandu benik, iritxi zan. Amak. asarrerik gabe:
-Gaur berandu zabiltza, Jose.